Martin Abarrategi eta Manex Agirre irabazle Arabako Binakako Txapelketan

Martin Abarrategi eta Manex Agirre –

Manex Agirre Arriolabengoa eta Martin Abarrategi Sarrionandiak irabazi dute Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen edizioa. 200 lagun elkartu ziren larunbatean Legutioko polikiroldegian. 
 

Martin Abarrategi eta Manex Agirre

 

Honako bikoteak izan ziren kantuan finalean: 

 

Nieves Del Alamo aritu zen aurkezle lanetan, eta Eli Plazaola gai-jartzaile. Finaleko epaimahaia 5 epailek osatu zuten:  Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru, Fernando Sopelana eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Endika Jimenez aritu da.

Honakoak izan zen bertsolari bikote bakoitzak eskuratutak puntuaketa:

  • Manex Agirre Arriolabengoa eta Martin Abarrategi, 828 puntu
  • Iñaki Viñaspre Simon eta Unai Anda Delika, 820 puntu
  • Oihane Perea Perez de Mendiola eta Manu Bendala Garcia-Donas, 816 puntu

 

 

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak ikusgai jarri ditu Arabako Bertsozale Elkarteak.

Bertsoa.eus-en datorren  egunetan ikusgai egongo da saioari buruzko hautaketa.

 

Txapeldunen bukaerako agurrak:

 

Manex Agirre Arriolabengoa:

Abarrategi Sarrionandia

a ze bertsolari saga

ta a ze poza txapel bat doa

behingoz Uxarko salara

nirea berriz bidali nahi dut

gure bertso eskolara

pandemiaren erantzun gisa

ere balio du hara

hemen ezin da funtzionatu

taldean ez baldin bada

 

Martin Abarrategi Sarrionandia:

Nahi ta tabernan egongo ziren

hemen baino askoz hobeto

eta pare bat aharrausi egin

gure bertso bakoitzeko

egia esan bai harro nago

kuadrillakoek 15 pabo

zer eta ni entzuteko

aupa Manex bi izan gara

gurdipea bultzatzeko

eta txapel bat dugu buruan

egiten duguna tarteko

banatu nahian gure txapela

beharko ditut konpas ta erregela

bateko eta besteko

asko baitut eskertzeko

Martin Abarrategi eta Manex Agirre