Manex Agirre irabazle Legution
Manex Agirre irabazle Legution
Arabako Bertsozale Elkartearen kronika
……………………………………………………………….
Manex Agirrek irabazi du Legution jokatutako 4.finalaurrekoa
Legution, 75 bertsozaleen aurrean, 2.itzuliko lehenengo finalaurrekoan Manex Agirrek lortu zuen puntuaziorik altuena. Orain arte puntu gehien metatu duen bertsolaria Iñaki Viñaspre da.
Otsailaren 5ean Langraizen hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Larunbat arratsaldean Legution jokatu zen txapelketako 2.itzuliko 4.finalaurrekoa. Eszenatokian, Arabako bertso eskolen sarea irudikatu nahi duen amaraunaren pankartaren aurrean sei bertsolari hauek:
Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz)
Iker Agirre Uribarren (Aramaio)
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko)
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona (Zalduondo)
Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
Bigarren itzuli honetako saioetan 14 bertso puntuagarri kantatu behar dute bertsolariek. Legution, ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu zuen puntu gehien, 248 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Manex Agirre, 248 puntu
Iñaki Viñaspre, 247,5 puntu
Peru Abarrategi, 235,5 puntu
Iker Agirre, 234 puntu
Felipe Zelaieta, 233, 5 puntu
Jon Ruiz de Pinedo, 209 puntu
Aurreko saioan lortutako puntuekin batera Iñaki Viñaspre da puntu gehien eskuratu duen bertsolaria. Bertsolari guztiek martxoaren 19ra arte itxoin beharko dute jakiteko finalean kantatuko duten ala ez.
Zazpi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Nieves del Alamo izan zen Legution aurkezlea. Bigarren itzuliaren 3 finalaurrekoetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua, eta Aitor Jimenez. Idazkari lanetan Esti Zengoitibengoa aritu zen.
Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen
http://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa-2017/saioak/legutio-martxoak-4
Bertsoaldi aukeraketa bideoetan asteazkenetik aurrera bertsoa.eus-en.
Datorren larunbatean, Laudion, 2.itzuliko 5.finalaurrekoa jokatuko da.