Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa
Maiatzean hasiko da Arabako Eskolartekoa –
Lehen Hezkuntzako ikasleek 3-6 lagun arteko talde txikitan idatzizko bertso sortak egingo dituzte. Maiatzaren 10era arte dute 4 kopla edo bi bertso aurkezteko aukera. Hauexek dira gaiak gaiak:
“Eskualde bakoitzean topaketa bat burutuko da, lan aukeratuen egileek beraien bertsoak jende aurrean kantatzeko aukera izango dute eta saio guztiean bat-bateko erakustaldia izango da”. adierazi dute elkartetik. Bat-batean banaka edo binaka egingo dute hala nahi duten ikasleek. Aldez aurretik izena eman beharko da, lotura honetan: IZENA EMAN BAT-BATEAN ARITZEKO
Hauek dira eskualdez eskualde antolatu diren zitak:







Eskualde bakoitzetik aukeratutakoak eta bat-batekoan izena emandako haurrek Araba mailako amaiera festan kantatzeko aukera izango dute, eta sari kolektiboa ere ez da nolanahikoa izango: Hontza Extrem abentura parkean irailean egun pasa bat.
TOPAKETA-FINALA: Ekainaren 1ean 11etan Zigoitiko frontoian
12-18 urte arteko gazteek berriz 4 zita izango dituzte maiatzean zehar. 3 kanporaketa eta finala.
Maiatzaren 9an, osteguna
19:30ean ARAMAIOKO SASTIÑAN
Maiatzaren 10ean, ostirala
19:30ean ALDABE GIZARTE ETXEAN
Maiatzaren 16ean, osteguna
12:00etan KANPEZUKO KULTUR ETXEAN
FINALA: Maiatzaren 18an, larunbata, ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN
17:30ean hasita
12-14 urteko gazteen taldekakoa eta 14-18 urteko gazteen FINALA izango dira
Udaberria amaitzeko Bertsoa Bizi Gazte Topaketa burutuko da: Arabako bertsozaleen topaketa bat izango da Barañain eta Atarrabian, Ekainaren 14, 15 eta 16ean, Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finala dela aprobetxatuz.