Maiatzean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea
Maiatzean abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea –
48 bertsolarik eman dute izena fase honetan eta antolakuntzak azpimarratu du Bizkaiko eskualde guztietako partaideak daudela. Izena eman duten lagun kopurua aintzat hartuta egingo dira zortzi saio, sei bertsolarikoak. Maiatzeko ostegun bakoitzean bina saio egingo dira herrialdean.
Bertsolariak multzo bitan banandu dira: A multzoa eta B multzoa, eta bakoitzetik 13 bertsolarik egingo dute aurrera gutxienez (Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen ematearen arabera). Udazkeneko fasean sartuko dira zuzenean 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak.
Talde Antolatzailea udazkenetik ari da saioen prestaketekin lanean eta, urte hasieratik, gai-jartzaile eta epaileek ere beharrean dihardute.
Saioei, herriei, ordutegiei zein sarrerei buruzko informazioa Udabarria bertsotan atarian eskegi dute.
Sarrerak apirilean jarriko dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian.