Maiatzaren 13an Bertsoa Bizi Gazte Eguna Legution
Bertsoa Bizi Gazte Eguna Legution
Maiatzaren 13an zita garrantzitsua dute Legution Arabako bertsozale gazteek, euskara eta bertsogintza uztartuz egun osoko egitaraua antolatu baitute. 10etan egunari ongi etorria emango diote, eta ordu erdi beranduago hasiko dira ekimenak. Legutioko aretoan Bertsoa Bizi Gazte lehiaketaren baitan egin dituzten bideo klipak erakutsiko dituzte, eta garailea izendatzeko metodoetako bat txalometroa izango da. Guztira 15 lan inguru bidali dituzte, bertsoa, rap edo abestiei letra berriak eginez, euskarazko sormena bultzatzea helburu duen lehiaketa izaki: Gorbeialdea, Arabar Errioxa, Gasteiz, Lautada, Añana eta Mendialdeko taldeek hartu dute parte. Hamaiketakoaren ostean indarrak hartu eta eskolarteko gazteen finala izango da. Aurtengoan bost bertsolari gazte izango dira kantuan: Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Markel Yoller, Martin Abarrategi eta Unai Anda.
Bazkalondoren jaiak aurrera jarraituko du, bertsoa, rapa , musika eta dantzatzeko aukera eta guzti.
10:00etan Aurkezpena Kultur Etxean
10:30ean Bideoklipak
11:30etan hamaiketakoa
12:00etan 14-18 urte bitarteko bat-bateko eskolarteko finala
14:30ean BAZKARIA Frontoian.
16:00etan SARI BANAKETA eta AMAIERA JAIA Frontoian
Autobusa izango da gazteentzat : Gasteiz, Agurain, Kanpezu eta Oiondik
Autobusean zein bazkarian izena emateko deitu telefono honetara edo idatzi helbide elektronikora :
688616531