Maiatzarekin bertso saioak itzuliko dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetara

Maiatzarekin bertso saioak itzuliko dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetara –

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk 21 bertso saio antolatu dituzte `Adin-adin´ ekimenaren baitan.
 
Maiatzarekin bertso saioak itzuliko dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetara
Zortzigarren edizioa du Lankuk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatutako `Adin-adin´ ekimenak. Argazkilaria: Jakub Szafranski
 

Zortzigarren aldiz Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan Adin-adin ekimena, maiatzaren 3an hasi eta 19ra bitarte. Belaunaldi desberdinetako 25 bertsolari arituko dira kantari.

“Azken urtetan harrera ona izan duen ekimena izan da Adin-adin eta pixkanaka zabaltzen joan da”, adierazi du Bertsozale Elkarteak. Geroz eta gehiago dira dinamikan parte hartu nahi duten egoitzak. Aurten adibidez 17 udalerritako 21 egoitzetara iritsiko dira bertso saioak.

Antolakuntzatik jakitera eman dutenez “adinekoen egoitzetan bertso saioak aurrez prestatzen dira egoitza bakoitzeko dinamizatzaile eta animatzaileen bidez egoiliarrekin, bertsolariak joaten direnean parte hartzea errazago aktibatzeko. Proiektu honen bidez, bertsolaritza adinekoen egoitzetara iristarazten da eta egoiliarren parte hartzea bultzatzen da besteak beste”.

Bertso saioen egutegia

Maiatzarekin bertso saioak itzuliko dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetara