Maialen Akizu da Xenpelar Sariko lehen finalista
Maialen Akizu da Xenpelar Sariko lehen finalista –
Maialen Akizuk irabazi zuen Xenpelar Sariaren lehen finalerdia. Irabazle izanik, bera zuzenean sailkatu da abenduaren 8an jokatuko den finalerako. Bigarren kanporaketako irabazlearekin batera, beste 4 bertsolari ariko dira finalean, sailkapen orokorraren arabera. Honakoa izan zen kanporaketako puntuaketa:
1. Maialen Akizu 242,5 puntu
2. Beñat Mujika 221 puntu
3. Aratz Igartzabal 220,5 puntu
4. Eli Pagola 206,5 puntu
5. Sarai Robles 199,5 puntu
6. Asier Rubio 189 puntu
Ereintza Elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak elkarlanean antolatutako XXIII. Xenpelar Sariaren lehenengo kanporaketa azaroaren 26an jokatu zen Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean, 19:00etan hasita, berrogei bat entzuleren aurrean, giro epelean. Sei bertsolari hauek kantatu zuten:Maialen Akizu, Aratz Igartzabal, Beñat Mujika, Asier Rubio, Sarai Robles eta Eli Pagola. Peru Abarrategik kantatzea aurreikusita bazegoen ere, gaixotasuna tarteko, Eli Pagola aritu da bere ordez. Bigarren kanporaketan Peru Abarrategik kantatuko du Eli Pagolaren ordez.