Maddi Agirrek jantzi du Arabako Eskolarteko txapela

Maddi Agirrek jantzi du Arabako Eskolarteko txapela –

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 28. edizioko finala ospatu zen iragan larunbatean Aramaioko Kultur Etxean, Maddi Agirre gailendu zen beste behin.

 

Maddi Agirrek jantzi du Arabako Eskolarteko txapela

 

Txapelketan parte hartu duten bertsolariak 14 eta 18 urte artekoak izan dira, eta honakoa izan zen finalera iritsi zen seikotea: Maddi Agirre, Iraide Onaindia, Sanin Abarrategi, Eukene De los Airea, Gari Arexolaleiba eta Hegoi  Hamabizka.  Honako lanak egokitu zaizkie oholtzan: zortziko handia, zortziko txikia, puntuari erantzuna eta hitza gaitzat hartuta bakarka. Maddi Agirre hirugarren aldiz izan da garaile. 

Ekainaren 3an Iurretan ospatuko da Euskal Herriko Eskolartekoa, eta Agirrez gain, Sabin Abarrategi aramaioarra ere izango da Arabako ordezkaria. 

Hemen txapeldunaren agurra:

 

Eskerrik asko Aramaio
guzti honen erruduna
muxu haundi bat Eukene
nire betiko laguna
Sabin, Hegoi, Gari, Iraide
a ze nolako jarduna
familiari, harriak
bihurtzeagatik luma
nahiz ez egon aizparentzat
doa nire maitasuna
zuek juerga on bat bota
alai amaitu eguna (bis)
esku onetan baitago
Arabako etorkizuna

 

Maddi Agirrek jantzi du Arabako Eskolarteko txapela