Maddi Agirrek irabazi zuen iragan astean ospatu zen ABRA Saria

Maddi Agirrek irabazi zuen iragan astean ospatu zen ABRA Saria –

Maddi Agirrek irabazi zuen iragan astean ospatu zen ABRA Saria

 

Maddi Agirre bertsolari gasteiztarrak irabazi zuen iragan ostiralean Algortako Azebarri Kultur Txokoan antolatu zen bertsolari gazteen XXII. Abra Saria. Agirrek Maddi Aiestaran beasaindarrarekin jokatu du buruz burukoa. Haiekin batean, kantuan aritu dira  Ander Sarriugarte (Durango), Maite Sarasola (Deustu), Peru Irastorza eta Beñat Astiz (Barañain), Naroa Torralbak aurkeztuta. Martin Aramendi, Miriam Juaristi eta Joseba Santxo aritu dira epaile lanetan. 

Lehenik, zortziko handian aritu ziren binaka, ondoren zortziko txikian, eta gero, puntu-erantzunetan. Amaitzeko, banaka aritu ziren hamarreko handian. Buruz burukoan, sei puntuko motzean binaka aritu ziren eta kartzelan bi ariketa egin behar izan zituzten: lehenik sentsazio bat sentiarazi behar izan zioten entzuleari eta ondoren gai baten inguruan hiru bertso kantatu.

Horrela geratu zen XXII. Abra Sariko sailkapena:

1. Maddi Agirre 104,5 puntu bigarren atalean (171 puntu lehen atalean)

2. Maddi Aiestaran 99 puntu bigarren atalean (171,5 puntu lehen atalean)

3. Ander Sarriugarte 167 puntu

4. Peru Irastorza 164,5 puntu

5. Maite Sarasola 158 puntu

6. Beñat Astiz 150 puntu

 

Maddi Agirrek irabazi zuen iragan astean ospatu zen ABRA Saria