Maddi Agirre da Arabako Eskolarteko txapelduna

Maddi Agirre da Arabako Eskolarteko txapelduna –
 
Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 27. ediziora heldu da aurten. Iragan larunbatean jokatu zen 14-18 urte bitarteko Arabako Eskolarteko Txapelketa Gasteizko Federico Garcia Lorca aretoan. Aurretik 14 urtetik beherako txikien idatzizko eta bapateko bertsolari gaztetxoenen Gasteizko topaketa ospatu zen: “Giro bikaina izan zen goiz osoan zehar eta maila bikaineko bertsoak entzuteko parada izan dute bertaratutako haur gazte eta helduok”, adierazi dute antolatzaileek. .

 

Maddi Agirre da Arabako Eskolarteko txapelduna

 

Bertso idatziak abestu ostean Armentiako Bertxilika Bertso Eskolako ikasleak bapatean aritu ziren kantuan, jarraian Eskolartekoari tokia uzteko. Zortzi bertsolari hauek abestu zuten: Irati Martinez, Maddi Agirre, Eukene De los Aires, Samuel Rodriguez, Hegoi Amabizka, Sabin Abarrategi, Gari Arexolaleiba eta Danel Herrarte. Zortziko handian naiz txikian egin eta gero, Maddi, Eukene, Hegoi eta Danel pasa ziren bakarkako lanak egitera.Maddi Agirre bigarrenez egin da txapelaren jabe. Aurtengo ikasturtea ere bere etxean izango da txapeldunek eskurik esku urtez urte pasatzen duten  egurrezko mikrofonoa. 

Maddi eta Danel joango dira Iurretan ekainaren 18an jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketara Arabako ordezkari gisa.

IKUSI HEMEN ARGAZKIAK (Arabako Bertsozale Elkartea)

Maddi Agirre da Arabako Eskolarteko txapelduna