Luis Baraiazarra eta Martzel Andrinua hil dira

84 urterekin hil da Luis Baraiazarra. Bihar izango da bere hileta, Markina-Xemeingo karmeldarren elizan, 18:00etan. 

Martzel Andinua 94 urterekin zendu da, eta bere elizkizuna ere bihar izango da, Bilboko San Felicisimo elizan.

Luis Baraiazarra eta Martzel Andrinua hil dira –

Luis Baraiazarra

Luis Baraiazarra eta Martzel Andrinua hil dira

Atzo hil zen Luis Baraiazarra Txertudi. Idazlea, itzultzailea, euskaltzaina, bertsozalea… hainbat esparrutan utzi du bere arrastoa sortzez meñakarra zen karmeldarrak. Bere bertsozaletasunari buruz honakoa idatzi zuen etxe honetan, gure 107. alean: “Gazterik erakarri ninduten bertsolariek eta, nola edo hala, haien saioak jarraitzen saiatzen nintzen, zuzenean ez bazen, irratiz. Bertsolariak benetan miresteraino iritsi nintzen, eta nik neuk ere, neure erara, bertso jarriekin –inoiz ez baitut uste izan bat-batean egiteko gai nintzenik– haien jarduera imitatu nahi izaten nuen.”

Txapelketen historia: 1965-67

 

Martzel Andrinua

Luis Baraiazarra eta Martzel Andrinua hil dira

Antolatzaile lanetan aritu zen lehen Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, baita epaile gisa ere, bai Bizkaikoan baita Txapelketa Nagusian ere. Ziortza-Bolibarren jaio zen, pasionista izan da (Aita Martzel), baita euskaltzaina ere. Euskarazko hainbat komunikadetan egin ditu kolaborazioak.

Luis Baraiazarra eta Martzel Andrinua hil dira