Ligetx koblakari sariketa jokatuko da

Ligetx koblakari sariketa jokatuko da –

Ligetx koblakari sariketa jokatuko da

Abuztuaren 11an, 1730etan, ospatuko da lehiaketa Alozen.

Saio bakarreko sariketa honetan honako bertsolariak igo ziren oholtzara: Johañe Sarraillet, Irantzu Idoate, Joanes Etxebarria, Nahia Sasco, Xan Alkhat eta Aitor Servier. Gai emaile lanetan Xabi Elgart arituko da eta epaile lanetan aldiz, Aetz eta Erik Etxart izango dira. Saioaren ondotik aperitifa izanen da.

Luis Ligetxi buruz honakoa idatzi zuen Mixel Etxekoparrek aldizkari honetan

“Ibil gaitezen, beti Larrainen, herri ttipia izanik lurrez zabalenetarik baitugu, Andozeko ibarretik Orhi gainera. Ligetxea, justuki, Andozeko ibar hartarik ez da urrun, nahiz mendi malda goratik bazterrak miresten dituen. Louis Ligetx (1901-1940) gazteegia zen hamalauko sarraskian sakrifikatua izateko, baina, garai hartako guziek bezala, hark ere pairatu zuen gerraren eragina: aurride bat galdu, funtsean orok izandako ordain minimoa, Larrainen berean 47 mutiko gazte hil baitziren, hau odolustea… Louisttori gaztetatik ernatu zitzaion koblakako ganoa, bai familiatik bai eta Larrainen zebiltzan langile nafar batzuei esker ere; haietan Oxobi izeneko inkatxero bertsolari bati omen… Nolanahi ere, bera bat-batean eta idatziz garaiko hoberenetan agertu zen, bai eta hasi plazetan ibiltzen. Diote Etxahun Iruriri ere koblakako pindarra piztu zitzaiola Zalgizeko besta gau batez, Ligetxi beha… Zorigaitzez, gazterik zendu zen, zenbat bertso egiteke utziz, eta Etxahun ihardeslerik gabe abandonatuz! Beharrik, perla sorta batzu egon zaizkigu zahar-gazte guzien ezpainetan; Buneta eta txapela famatua, besteak beste. Ibilaldi honetan haatik ezin burutik kendu gerraren herexa gorria Larraineko alhagia berde marduletan. Beraz, Ligetxen amets bati para gaiten”:

Ligetx koblakari sariketa jokatuko da
Ligetx-etxea

Gerlondoko amets bat (1914-1918ko gerraondoan)

Urzo lepo xuria hona hiz apalik
hirekila jin nintek nik banü ahalik
Zohardi diagü eta airea epelik
Ez dük bardin aitzina joaiteko ahalik
Pausa hakit aldean ez dün ene axolik

 

Ihizlari gaixoa mintzo hiz ejerki
Bena ez nük abiatzen sobera arinki
Hire deseina zer den oitean baneki
Axolik ez düdala segürtantxareki
Pausa nintek hireki mila plazereki

 

Ene deseina zer den nahi deat agertü
Plazer düalarik mement bat behatü
Nahi deat lehenik gaüza bat galtatü
Gerla lekü horietan hizanez pausatü
Eta gero zer düan han aperzebitü

 

Igaran den urtean ez nündüan pausatü
Bazter orotan tiroz beinüdüen ohiltü
Aurten isiltarzün bat diat ezagütü
Ene ustez ber güneetan izan nük abüsatü
Bena hanko tiroek ez naüe anbüratü

 

Ez hüan ez aurtenko kolpeen axolik
Zonbait egün hontan dük gerla akabirik
Bitoria badiagü ontsa kostarik
Biga bost maleruski hantxe baratürik
Frantziaren salbatzeko amak dolü eginik

 

Nahi deat nik erran han zer den ageri
Norat nahi so eginik orotan hil herri
Kürütxe beltz elibat zahar eta berririk
Bürdün txapel bedera bürüan jauntsirik
Ari dütük emaiten esküak algarri

 

Pena egiten deitak bihotza(re)n erdian
Kürütxe beltz horietzaz mintzo hizanean
Anaie bat badiat hetarik batean
Plazer badük lili bat e(r)aman ützültzean
Nahi haüt ontsa hazi aurtenko negüan

 

Hirekin egonen nük negüan gustian
Ogi bihi jan eta lo hegatz pean
Liliarekin joanen daigün bedatsean
Hura moskoan eta nigarra begian
Pausatüren dioat xüxen kü(rü)txe gainean

 

Haren kepia dükek kürütxe gainean
Ürre galu batekin alde aitzinean
Ezar ezok lilia ontsa agerian
Jenteek ikus dezaten ebilten di(r)enean
Hetaz ohartzen di(r)enak badi(r)ela mündüan

 

Eta lehen lilia zeikünean jelki
Urzo gazte xuria aidatü tristeki
Larraine ere kitatü bost haspereneki
Eraman dü lilia moskoan ejerki
Gure eskerrik hobe(r)enak besarka handieki

Ligetx koblakari sariketa jokatuko da