LauBuru taldea gailendu da Bizkaiko Taldekako lehen kanporaketan
Bertsolari Aldizkaria
2024-03-20
LauBuru taldea gailendu da Bizkaiko Taldekako lehen kanporaketan –
Iragan ostiralean jokatu zen Bizkaiko Taldekakoaren lehenengo saioa Laukijjek eta LauBuru taldeen artean, eta azken honek lortu du maiatzaren 25ean jokatu diren finalaurrekoetarako pasea.
Gernikako Harizpe txokoan elkartu ziren Durangaldeko Laukijjek eta Gernikako LauBuru taldeetako kideak. Epaileen eta publikoaren iritzia entzun ondoren, etxeko taldeak lortu zuen finalaurrekoetara sailkatzea.
Bertaratutako zaleekin batera mokadutxoa egin ostean, egin zuten saioa. Saio bakarra egin bazuten ere, Taldekakoan ohikoak dena baino saio luzeagoa egin zuten, eta gustora geratu ziren egindako beharrarekin. Denetariko gaiak izan zituzten hizpide: osakidetzaren egoera, Korrika, udalaren egoera…
Hurrengo bi kanporaketak apirilaren 12an izango dira, bata Bilbon eta bestea, Zallan.