#Kuadrillartekoa: Altubepekoak taldea finalera
Amurrioko Mendiko eskolan ospatu da Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3. finalaurrekoa. Mendialdeko “Bertsoespuela”, Aiaraldeko “Altubepekoak” eta Trebiñuko “Jainkoaren seme-alabak” taldeak aritu dira kantuan. Azkenean “Altubepekoak” taldea nagusitu da, Gasteizko finalerako txartela eskuratuz.
Altubepekoak taldea finalera –
Mendialdeko Bertsoespuela talderaren izenean Txiki Antia, Itxaso Balza de Vallejo, Hegoi Amabizka, Miren Beitia, Elena Cercadillo, Xabi Lasa eta Josu Olano; Trebiñuko Jainkoaren seme-alabak taldean Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez de Durana, Garazi Gonzalez de Durana, June Astegieta eta Josu Ormaetxea; eta Aiaraldeko Altubepekoak taldeko Unai Mendibil, Iñaki Cabeza eta Serapio Lopez bertsolariak aritu dira kantuan.
Gai jartzaile lanetan Altubepekoak taldeko Josu Zabala aritu da. Saioa hiru epailek baloratu dute: Mendialdeko taldeko Lorea Elorriaga, Trebiñuko Rafa Blanco eta Ekaitz Elorriaga Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.
Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan dute: atzekoak aurrekoari, ofiziotan 8ko txikian, 4 oinak, potokumeak, asmakizunak koplaka eta puntuka librean.
Epaimahaiak erabakita Altubepekoak taldea arituko da finalean. Sailkatzen den hirugarren taldea da. Amurrioko finalaurrekoaren argazkiak hemen ikusgai.”
Azken finalaurrekoa asteburu honetan egingo da, Gillernan. Finala apirilaren 5ean izango da Gasteizen. Finalerdi eta finaleko otorduetako tiketak bertsosarrerak webgunean eskuragarri.