Kopla Txapelketa Oiartzun Irratiaren eskutik
Kopla Txapelketa Oiartzun Irratiaren eskutik –
Oiartzun Irratiak bertsolaritzari buruzko saio berri bat plazaratu du: Aitziyo. Irratigintzan lehen pausoak ematen ari dira hirurak, baina bertsolaritza ez zaie arrotza indik inora: Kattalin Arabolaza Palomo, Egiar Otegi Torres eta Peru Alijostes Iratorza dira. Uztailaren 13an Oiartzun Irratiak 25 urte konplituko ditu, eta egun horretan bukatuko den Kopla Txapelketa jarri dute abian.
Honakoak dira parte hartzeko egin beharrekoak: hamabost egunean behin hitz edo gai baten berri ematen dute irratian, eta parte hartzaileek gai hori ardatz izanda kopla bat bidali beharko dute irratiko WhatsApp edo Telegramera (683 37 96 19). Koplak bakarka edo taldeka abestu daitezke, eta urteurrenaren egunean hitz bakoitzeko kopla originalenek finala jokatuko dute.
Irabazlea oiartzuarrek erabakiko dute bozketa bidez, eta finalera iristen diren guztiek izango dute saria.
Pasa den hamabostaldiko hitza Irratia izan zen, eta hitz berria -ekainaren 28. bitartean- Euskara izango da.