Koordinatzailea behar du Arabako Bertsozale Elkarteak
Koordinatzailea behar du Arabako Bertsozale Elkarteak –
Eragile orokor edo koordinatzaile lanpostua betetzeko pertsona bat behar du Arabako Bertsozale Elkarteak. Elkartearen koordinazio orokorra gauzatuko du: aurrekontu eta baliabideen kudeaketaz (fakturazioa, dirulaguntzen kudeaketa…) zein lantaldearen koordinazio eta kudeaketaz arduratuko da. Gainera, elkarteari lotutako egitura ezberdinen koordinazioa eta jarraipena ere bere esku egongo da. Beharrezkoa da gidabaimena eta autoa izatea.
Urtebeteko lanaldi erdiko jarduna eskaintzen da, luzatzeko aukerarekin.
Azaroaren 20rako bidali beharko dituzte interesdunek Curriculum Vitae-a eta motibazio gutuna; abenduan formazioa jasoko du eta urtarrilean hasiko da lanean koordinatzaile berria.
Informazio gehiago:
Arabako Bertsozale Elkartea
Amaia Zentroa
Benito Perez galdos z/g
araba@bertsozale.eus
945.010.505 – 688.616.531