"Katu Muinoak" talde gasteiztarra nagusitu da 3.finalaurrekoan
“Katu Muinoak” talde gasteiztarra nagusitu da 3.finalaurrekoan –
Katuko muinoak taldeko kideak dira Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz Samaniego. Txandrio taldekoak Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Beñat Otamendi, Peio Artetxe, Eñaut Insausti eta Unai Bengoetxea.
Gai jartzaile lanetan Lierni Altuna aritu da. Saioa hiru epailek baloratu dute: Oier Iñurrieta Gasteizko Muinoko katuak taldearen ordezkaria, Mikel Fernandez de Arroiabe Araba Errioxako Txandrio taldearen taldearen izenean eta Airor Jimenez Arabako Bertsozale Elkarteko epaile gisa.
Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka… Umorea izan da saioaren ardatza.
Babazorroak beste bi talderekin lehiatuko dira Laudioko finalean, martxoaren 25ean: Aramaioko Izena pentsau bida taldea 1.finalaurrekoan sailkatu zen eta 2. finalaurrekoan Errexala taldea.
Murgiako finalaurrekoaren argazkiak hemen jarri ditu ikusgai Arabako Bertsozale Elkarteak.