Kattin Madariaga nagusitu da Nafarroako Eskolartekoan
Kattin Madariaga nagusitu da Nafarroako Eskolartekoan –
Finala Iruñean jokatu zen iragan ostiralean, eta Eki Mateorena gelditu zen bigarren postuan. Euskal Herriko finalerako Nafarroako ordezkari gisa sailkatu dira biak ala biak. 14 eta 18 urte bitarteko zazpi bertsolari gazte aritu ziren kantuan atzo Gaztelu plazan dagoen Laba aretoan. 37. edizioa izan da eta honako bertsolariek hartu zuten parte: Antton Ciriza Saragueta (Iruñea) Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Loitzate Goñi Elortza (Bera) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea).
Kattin Madariaga arantzarrak Saioa Alkaiza Nafarroako Txapeldunaren eskutik jaso zuen txapela. Beste sari bat ere izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelketan, Oinak buruan saria. Kasu honetan, Manex Leonek irabazi zuen sari hori. Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman dio garaikurra.
Maialen Belarrak aurkeztu zuen saioa. Amaia Telletxea, Joseba Beltza eta Nerea Bruño aritu ziren epaile lanetan.