Karidadeko Benta garaile Gipuzkoako Herriartekoan

Karidadeko Benta garaile Gipuzkoako Herriartekoan

Azpeitian izan da Gipuzkoako Herriarteko finala, Izarraitz pilotalekuan. Karidadeko Benta taldeak irabazi du otsailean hasi zen bertso norgehiagoka. 38 taldek eman zuten izena eta bi iritsi dira finalera: Karidadeko benta (Asteasu, Zizurkil) eta Am…ona! (Amasa-Villabona).
 

Joseba Otaegi, Unai Mendizabal eta Haritz Mujika aritu dira Karidadeko Bentaren izenean.  Oihana Iguaran, Beñat Iguaran eta Ander Goikoetxea, berriz, Am…ona! taldetik. Giro ederra izan da gaur  Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, 700 pertsona inguru elkartu dira.

Saioko aurkezle lanak egin dituzte Iñaki Otaegi (Am…ona) eta Gurutze Oiarzabalek (Erniarraitz 1, Azpeitia). Gai jartzaile lanetan aritu  da Igotz Alkorta (Karidadeko benta). Saio baloratzen bost epaile aritu dira:  Oihana Aranguren (Erniarraitz 1), Alazne Arrillaga (Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu, Orio), Unai Muniain (Hitza ote hitza, Zarautz), Zigor Leunda (Am…ona!), Jon Ormazabal (Karidadeko Benta).

Talde irabazleak txapela jantzi aitzin, Herriartekoan parte hartu duten talde guztietako ordezkariak igo dira oholtzara oroigarri bana jasotzeko. Bukatzeko, Am…ona! taldeak jantzi  dio txapela Karidadeko Benta taldeari.

Herriartekoaren amaierako afaria

Saioa bukatutakoan, 150 lagun inguruk afaldu zuten Azpeitiako Sanagustin kulturgunean. 38 taldek eta 280 pertsonak, parte hartu dute 2017ko Gipuzkoako Herriartekoan. Bertsoez gozatzeko eta hizkuntzarekin jolasteko balio izan du.  Gipuzkoako bertso mugimendua bultzatu eta ikusarazi nahi izan da. Parte hartzaile guztien txapelketa izan da hau, gozamena ardatz. Guztiaren oinarria auzolana izan da, eta hemendik aurrera ere asko egongo da egiteko eta gozatzeko.

Karidadeko Benta garaile Gipuzkoako Herriartekoan