Joxepa Zubeldiaren izena jarri diote Hernaniko Tilosetako kioskoari

Joxepa Zubeldiaren izena jarri diote Hernaniko Tilosetako kioskoari

Joxepa Zubeldia Elizegi (Hernani 1865-1947) bertsolariaren izena jarri diote hernaniko kiosko nagusiari. Udalak berritzearekin batera izen berria ere jarri dio.

 

Joxepa Zubeldiaren izena jarri diote Hernaniko Tilosetako kioskoari

 

 

 

 

Hernaniko Udala eta Berdintasun Kontseiluaren ekimena izan da bertsolari hernaniarraren izena jarrzea kioskoari. Hernaniko Ibilbide Morearen 4. geldialdia da kioskoa.

Kioskoaren izendapen honekin plaza hartu eta publikoan kantatu zuten emakumezko bertsolari guztiak omendu nahi izan dira. Horretarako esku hartze artistikoa egin dute Maialen Lujanbio bertsolariak, Arrate Rodriguez eta Carlos Ndungmandun artistekin batera.

Urrundik deigarria geratu da kioskoa, iparraldeko frontoietan inspiratutako kolorea ezarri baitiote. Gerturatzean xehetasun gehiago antzeman daitezke. Joxepa Zubeldiaren 24 bertsoz osatutako sorta dago irakurgai kioskoaren zutabeetan; bertsoek zentzua dute bere horretan, baina zutabe bakoitzean nabarmendutako hitzek beste esaldi batzuk osatzen dituzte. 

Kioskoaren atzeko aldean liburu bat irudikatu dute: ezkerrean, azalean, izenburua dago, Joxepak berak sortari jarritako izenburua; eta ondoan 13 bertsoz osatutako sorta zaharberritua jarri dute. Garaiko esaldiak eta egungoak tartekatu dituzte,