Jakin-ek bertsolaritzari buruzko monografiko bat kaleratu du

Jakin-ek bertsolaritzari buruzko monografiko bat kaleratu du –

“Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketan sakontzen du Jakinen monografikoak Harkaitz Zubiri, Jone M. Hernández, Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin”, adierazi du aldizkariak.

 

Bertsoari neurria hartu nahi izan diote Jakinekoek, “bertso munduan azken urteetan aldaketa esanguratsu eta sakonak gertatzen ari direlako, eta bereziki bertsolaritza (ere) badelako euskal gizartea eta kultura ulertzeko ispilu, eta, horrenbestez, pentsa genezake, baita gizarte eta kultur aldaketetan eragile ere”. Bertsozale Elkarteak eta EHUko Harkaitz Zubiri eta Xabier Aierdi soziologoek burututako ikerketa soziologikoa hartu dute abiapuntu.

Horrela laburbildu ditu Jakinek lan monografiko honetan sartutako lau puntuak bere web orrian. 


Jakin-ek bertsolaritzari buruzko monografiko bat kaleratu du

‘Kulturgintzari begiratzeko betaurreko berriak. Bertsolaritzatik ikasten’

Harkaitz Zubiri

Kultura kontsumogai hutsa baino gehiago dela erakusten du bertsolaritzak. Hala uste du Harkaitz Zubiri EHUko soziologoak eta bertsolaritzaren ikerketa soziologikoaren egileak. Izan ere, kultur adierazpide txikiek proiektu soziokulturalak doitu behar dituzte arnasbideak topatzeko, dioenez. Are gehiago gero eta globalizatuagoa den agertokian: «Horregatik sortu zuten bertsolaritzaren proiektu soziokultural bat, kultur adierazpide txiki batentzat espazioak eraikitzea lehenetsi zutelako». Baita lortu ere, dioenez. Ikerketako datu nagusiak azaltzearekin batera ematen ditu bertsolaritzaren arrakastaren gakoak: sozializazio guneak sortu izana, transmisio katearen egituratzea, plazaren dibertsifikazioa eta beste mugimenduekin artikulatzeko gaitasuna.

‘Hutsuneak du hitza’

Jone M. Hernández Garcia

Bertsolaritzak bere izaera eta praktika «definitzeko» eta «birdefinitzeko» orduan agerian uzten dituen «genero-tentsioak» aztertzen ditu Jone M. Hernández EHUko antropologoak. Eta ikerketak zera utzi du agerian: «Bertsolaritzak etorkizuna izango du, neurri batean bertan dagoen dibertsitatea artikulatzen asmatzen bada». Alegia, emakumeen artikulazioa gertatzen bada bertsolaritzan. Horretarako, orain arte egondako «hutsuneari» eta horren ondorioei erreparatu die artikuluan, eta «orain arte egindako loturak des-artikulatu eta desegin» behar direla ondorioztatu du, «oinarri berri batekin abiatzeko».

‘Bertsoari neurria hartzen’: Miren Amuriza, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio

Miren Rubio Iturria

Norbere doinu eta neurrian aritu dira Miren AmurizaAndoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariak Bertsolaritzaren azterketa soziologikoa 2015-2018 ikerketako emaitzak aletzen. Hiru belaunaldiren ordezkari, datuen atzean dagoenaz hausnartu dute, eta, bizipenekin erkatuz eta susmoari maiz izena paratuz, bertsolaritzaren etorkizunari begira ipini dira Miren Rubio Iturria kazetariak gidatuta. Ikerketaz gain, Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak Kontrako eztarritik liburuan jasotako hamabost emakume bertsolariren lekukotzek ere zeharkatu dute solasaldia.

 

Jakin-ek bertsolaritzari buruzko monografiko bat kaleratu du