Jagoba Arrasatek bertso bat abestu du ZETAK taldearen Mitoaroa ikuskizunean

ZETAK taldearen Mitoaroa ikuskizunean –

ZETAK taldearen Mitoaroa ikuskizunean

Iragan asteburuan ZETAK taldeak bi bider bete zuen Nafarroa Arena aretoa Iruñean, aldiko 15.000 ikusle elkartuta. Sekulako ikuskizuna eskaini zuten, musika, kultura, mitologia eta beste hainbat kontu uztartuz. 

Une batean Jagoba Arrasate atera zen oholtzara, eta bertso bat abestu zien bertaratutakoei eta emankizuna ETB bidez ikusten ari zen jendeari.

Kirolari bezain bertsolariak kasik

 

Mitoaro borobila

hitzik gabe utzi naute

zeinen ederra izan den

ze emozio ze txute

hileta kantu nafarra

modako egin dezute

vendetaren txingar haiek

oraindik hemen diraute

pasio talentua

baitira zuen bertute

beti guztia emanez

gure hizkuntzaren truke

euskara ta Nafarroak

elkarren beharra dute.

 

ZETAK taldearen Mitoaroa ikuskizunean