IV. Señora Sariketa: Portugalete, ekainak 8

Antolatzaileek adierazi dute emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna duela helburu ekimenak

Portugalete –

Portugalete

 
Aurtengo sariketa egun bakarrean ospatuko da, eta, beraz, goizean hasi eta arratsaldera arteko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute bertaratuko diren bertsozaleek.

12:30ean, bertso-poteoa izango da Ahalduntze bertso-eskolako kideekin, Izar Gorria tabernatik abiatuta. Jarraian bazkaria antolatu dute, Portugaleteko merkatuan, 14:30ean (bazkarian izena emateko, egin klik hemen). Merkatuan bertan izango da sariketa, 17:30etan (txartelak Merkatuko sarreran bertan eskuratu ahalko dira borondatearen truke), eta honako zortzi bertsolariak igoko dira oholtzara:

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ibiliko da.

Aurtengo Señora Sariketak badu irudi bat: kateorratzak. Antolatzaileen arabera, kateorratza “señora guztiak” ordezkatu ditzakeen tresna da: “’Zorrotza’ da kateorratza eta ‘denak elkartzeko’ balio dezake aldi berean”.

Portugalete