Iruritan abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Iruritan abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa –

Baztanen izango da Nafarroako aurtengo txapelketaren lehen saioa, Iruritako Gizarte Bilgunean, 17:30etan, eta sei bertsolari arituko dira kantuan finalaurrekoetara igarotzeko asmoz. 
 

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; egunean bertan ere salduko dira leihatilan, 16:00etatik aurrera, baldin eta aurretik Interneten agortu ez badira.Maialen Belarrak aurkeztuko du saioa, eta honako lagunak igoko dira oholtzara: Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar, Sarai Robles Vitas, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil eta Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. Saioko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan egoteko txartela; zehazki, Altsasukoan. Beste bertsolariek, final-laurdenen fase osoa bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatzerik duten ala ez jakiteko. Vianako (urriak 14), Uharteko (urriak 15) eta Leitzako (urriak 21) saioek osatuko dute final-laurdenen fasea. 24 bertsolarik hasiko dute txapelketa, eta 18 izango dira hurrengo fasera igaroko direnak.

Finala abenduaren 2an izango da, Iruñean.

 

Iruritan abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Iruritan abiatuko da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa