Iruñeko bederatzi ikastetxe publikok bertsolaritza irakatsiko dute hurrengo ikasturtean

Iruñeko bederatzi ikastetxe publikok bertsolaritza irakatsiko dute hurrengo ikasturtean –

Iruñeko Udalak hiriko ikastetxeei ‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ udal-programa eskaintzen die, Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleek bertsolaritzaren oinarriak ikasi ditzaten. Nafarroako Bertsozale Elkarteak kudeatzen du programa, eta 45.000 euroko aurrekontua du.

2022-2023ko ikasturtean ‘Betsolaritza irakaskuntzan’ programa D ereduko bederatzi ikastetxetara helduko da: Hegoalde Ikastola, San Frantzisko, Bernat Etxepare, Patxi Larrainzar, Elorri, Mendigoiti, Amaiur Ikastola, Sanduzelai eta Buztintxuri. 540 ikastordu emango zaizkie 36 talderi (talde bakoitzak 15 ordu). Programaren helburuak Nafarroako ahozko eta kultur ondarea den bertsolaritzaren transmisioa egitea, ahozkotasuna lantzea eta testuinguru ez-formaletan hizkuntza modu ludikoan erabiltzea eta ikasleen gizarte-trebetasunak, pertsonalak, komunikaziokoak eta hizkuntza-trebetasunak garatzea dira. 

 

Iruñeko bederatzi ikastetxe publikok bertsolaritza irakatsiko dute hurrengo ikasturtean
Arg: pere prlpz
Iruñeko bederatzi ikastetxe publikok bertsolaritza irakatsiko dute hurrengo ikasturtean