Irati Alcantarillak irabazi du Mikel Laboa sariketa

Irati Alcantarillak irabazi du Mikel Laboa sariketa –

X. Mikel Laboa bertso sariketa egin zen iragan igandean Donostiako Kafe antzokian, 17:00etan. Dokak eta Antiguako jai batzordeak antolatu zuten saioa, eta 60 bertsozale inguruk jarraitu zuten emanaldia bertatik bertara.

Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Irati Alcantarilla (Urruña), Haizea Arana (Eskoriatza), Irantzu Idoate (Hazparne), Andoni Rekondo (Hernani), Josu Txoperena (Lesaka) eta Ekhiñe Zapiain (Bera). Gai-jartzaile lanetan aritu zen Unai Elizasu donostiarra. Zortziko handian aritu ziren lehenik, zortziko eta hamarreko txikian ondoren. Ganbarako lanean bina punturi erantzun eta hitzari (aspertua) bertso bana kantatu zioten.

Ekhiñe Zapiain eta Irati Alcantarilla igaro ziren buruz-burukora. Aurrena sei puntuko motzean aritu ziren kantuan, gerora puntuka sei bertso osatu arte eta azkenik, gaia emanda bi bertso osatu zituzten doinu eta neurri librean. Irati Alcantarillak lortu zuen puntuazio altuena.

 

Irati Alcantarillak irabazi du Mikel Laboa sariketa