Irailaren 22an ospatuko da Hitzaren Dantza ekimenaren X. edizioa

Euskara lokarri hartuta, bertsoak, euskal kantak eta euskal dantzak izango dira goizeko Zazpi Jauzi kalejiran, bazkalosteko saioan eta arratsaldeko erromerian.

Hitzaren Dantza –

Goizeko 11:00etan hasita, kalejira  egingo da Algortan zehar, Txilibita fanfarrearen musikaz lagunduta. Zazpi gunetan lotuko dira Paule Loizagaren, Patxi Iriarten eta Maddi Ane Txoperenaren bertsoak entzuteko, Erandioko kantagunea taldeko Josu Zarateren gidaritzapean euskal kantak abesteko eta betiko dantzak dantzatzeko. Zenbait gunetan, Altxa taldeko txalapartariek egingo diete harrera parte hartzaileei. 

Hortik gora, hauexek izango dira ibilbidea markatuko duten gune nagusiak, bai eta erreferentziazko ordutegia ere:

11:00 Basarrate parkea (bertsoak, ARABAko kantak eta dantzak)

11:30 Villamonte (bertsoak, LAPURDIko kantak eta dantzak)

12:00 Alangobarri (bertsoak, NAFARROA GARAIko kantak eta dantzak)

12:30 Satistegi (bertsoak, ZUBEROAko kantak eta dantzak)

13:00 Tellagorri (bertsoak, BIZKAIko kantak eta dantzak)

13:30 Portu Zaharra (bertsoak, GIPUZKOAko kantak eta dantzak)

14:00 Telletxe (bertsoak, NAFARROA BEHEREko kantak eta dantzak)

Gune guztietan eskuorriak banatuko dira kantatuko diren abestien hitzekin. Ibilbidean zehar, Hitzaren Dantzako zapi bereziak salduko dira 2€-tan.

 

HERRI BAZKARIA

15:00etan, kalejira osoa amaitutakoan, San Nikolas plazan batuko dira guztiak eta herri bazkaria egingo dute bertako pilotalekuan.

Bazkaltzera geratu nahi duenak izena eman behar du aurretik, ALBEko telefonora deituz (605 704 385) edo emailez (albegetxo@gmail.com). Bazkariaren prezioa 20€-koa da. Izena emateko epea irailaren 18an bukatzen da (barne).

Bazkalostean herri kantak abestuko dira, eta bertso saioa ere egongo da Paule, Patxi eta Maddi Aneren eskutik.

ERROMERIA

18:00etan erromeria izango da San Nikolas plazan bertan, Luhartz taldearekin, 20:30ak arte.

 

PARTE HARTZEKO ERAK

Era bi daude egun honetan parte hartzeko:

1) Talde moduan: dantza taldeak, kantu taldeak, euskal musika taldeak… Parte hartze mota hau aurretik adosten da ALBEko antolatzaileekin, eta nahi izanez gero, elkartearen logoa sartzen da kartel zein eskuorrietan.

2) Banakako eran: Edonor anima daiteke kalejirara etortzen, guneetan kantatzen edota dantzatzen. San Nikolas frontoiko bazkarira ere edonor apunta daiteke, baina aurretik izena eman beharra dago. Janzkerari dagokionez, jantzi konbinazio guztiak onartzen dira: dantzari, arrantzale, baserritar

Antolatzaileek eskatu duten gauza bakarra da egun horretan (ere) euskal hitza dantzatzeko, hau da, EUSKARAZ EGITEKO, nork bere mailan eta eran.

Hitzaren Dantza

Hitzaren Dantza