Iñaki Viñaspre gailendu da Laudion
Laudiokoa izan da azken final laurdena, eta ondorioz zehaztuta geratu da nortzuk igaroko diren finalerdietara.
Bertsolari Aldizkaria
2024-02-13
Iñaki Viñaspre gailendu da Laudion –
Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek, eta Iñaki Viñasprek lortu zuen puntu gehien iragan asteburuan. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
- Iñaki Viñaspre: 263 puntu
- Asier Otamendi: 251.5 puntu
- Unai Anda: 251 puntu
- Izar Mendiguren: 241.5 puntu
- Martin Abarrategi: 233.5 puntu
- Felipe Zelaieta: 214.5 puntu
Oier Azkarraga Grajales izan da Laudioko aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Hurrengo saioa, otsailaren 24an izango da Aramaion, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.