Iñaki Viñaspre da Arabako txapelduna
Iñaki Viñaspre da Arabako txapelduna –
Seikote hau iritsi zen finalera.
Oier Suarez izan zen saioko aurkezlea, eta Marta Ugarte gai jartzailea. Bot lagunek osatu zuten epaimahaia: Ainhoa Aizpurua, Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Manex Garaio aritu zen. Honnako puntuaketak jarri zizkien bertsolariei:
- Iñaki Viñaspre Simon, 612 puntu
- Manex Agirre Arriolabengoa, 596,5 puntu
- Xabi Igoa Eriz, 409,5 puntu
- Oihane Perea Perez de Mendiola, 399 puntu
- Peru Abarrategi Sarrionandia 384,5 puntu
- Aroa Arrizubieta Barredo, 363 puntu
Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai daude: https://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa/saioak/gasteiz-martxoak-30
Lierni Altunak jantzi zion txapela Iñaki Viñaspreri. Arabako bertsolaritzan ibilbide luzea izan du Lierni Altunak: 1997an hasi zen bertso eskolan eta gerora antolatzaile gisa lan eskerga egindakoa da, gai jartzaile taldeko sustatzaile izateaz aparte. Bere txinaurri lana eskertu nahi izan du Arabako Bertsozale Elkarteak.
Txapeldunaren bukaerako agurra:
Bai garaia zen ja probatzeko
benetan hau da itzela,
ta ze marroia eskaintzearena
bakarrik bati txapela
bertso eskolantzat
izan ahal zen
baina uste dut ez dela
Lierni bisitan lagun, kidea
baina gaur dugu bestela
amarentzako, anaiarentzat
baina ez da horren epela
uste dut badakitela
Iñaki ez baita ergela
Iratxe eta Ekaitz argi dut
hau merezi duzuela
eta etxean nahi zaituztegu
txori libreak bezela