Imanol Uria gailendu da Elorrioko saioan

Imanol Uria gailendu da Elorrioko saioan –

Arriola antzokian jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren kanporaketa, iragan larunbatean, eta finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak.
 
Imanol Uria gailendu da Elorrioko saioan
 
Lan puntuagarri guztiak egin ostean Imanol Uria izan da puntu gehien batu dituena, 494 puntu. Beraz, Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:
 
 
  1. Imanol Uria Albizuri…………………………..494
  2. Iñaki Iturriotz Zuluaga……………………….442,5
  3. Igor Galarza Intxausti……………………….427
  4. Aitor Arrutia Azkueta………………………..419
  5. Imanol Arrutia Azkueta…………………….415
  6. Peru de Pedro Larrea………………………394,5

 

 

Idoia Anzorandia Kareagak egin ditu gai-emaile lanak. Epaimahaian jardun dutenak Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea izan dira. Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditu idazkari beharrak.

Imanol Uria gailendu da Elorrioko saioan