Ikerketa proiektu bat eta GRAL sari bat banatuko dituzte
Ikerketa proiektu bat eta GRAL sari bat banatuko dituzte –
Azken urteotan Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez urratutako elkarlanari jarraipena emango diote UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak. Ikerketarako deialdia zabaldu dute bi eragileek, eta bi sari banatuko dituzte: Ikerketa Proiektu Sari bat eta GRAL Sari bat. Urriaren 18ra arteko epea izango dute interesdunek beraien proposamenak bidaltzeko.
Ikerketa Proiektu Saria oraindik egin gabeko ikerketentzat da; hau da, epaimahaiak jasotzen direnen artean ikerketa proposamen aproposena aukeratu eta hori urtebeteko epean gauzatzeko 2.500 euroko dirulaguntza jasoko du ikertzaileak. GRAL Saria, bestalde, jada amaituta eta defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanentzat da: 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanak onartuko dira. Lan aukeratuaren ikertzaileak 600 euroko saria eskuratuko du.
“Proiektu nahiz Gradu Amaierako Lanen kasuan, bertsolaritza izan behar da ikergai nagusia, baina, hori bai, edozein jakintza alorretatik abiatuta: antropologia, robotika, hizkuntzalaritza…”, adierazi dute antolatzaileek.
Informazio gehiago nahi izanez gero: