Ikastaroa gai-jartzaile emakumeentzat
Ikastaroa gai-jartzaile emakumeentzat –

Ahalduntze Bertso Eskolaren ikasturtea hasi zenean iragarri zuen elkarteak gai-jartzaileei zuzendutako formazio eskaintza ere izango zela, eta hemen da lehen saioa Otsailaren 6an, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean (Gipuzkoa), gai-jartzaileak Ez da kasualitatea saioetarako trebatzeko formazio saioa jasoko dute horretarako izena emango duten gai-jartzaile emakumeek.
10:00etan hasi eta goiz osoko saioa izango da. Amaia Agirrek gidatuko du formakuntza, eta saio mota honek dituen berezitasunak azaldu. Izena emateko webgune honetan bertan egokitu den izen-emate orria bete behar da. Formazio saioa doakoa izango da.
Bertsozale Elkarteak adierazi du “Euskal Herriko gai-jartzaileei begira dinamika komun bat martxan jartzea da asmoa, eta aurtengo ekintzei dagokienez, hauxe da lehen proposamena. Belaunaldi ezberdinetako eta herrialde osoko gai-jartzaileak elkartzeko ere baliatu nahi da”.