III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da

III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da –

Bertsolari eta bertsozale feministek duela bi urte sortatutako proiektuak jarraipena izango du aurten ere. Bilbon eta Erratzun izango dira kanporaketak eta finala maiatzaren 27an jokatuko da Oñatin. 12 bertsolarik hartuko dute parte, emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko genero identitateen ikusgarritasuna bilatzen duen lagunarteko txapelketan.
 
III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da
 

Bilboko BIRAn hasiko da III. Señora Sariketa maiatzaren 6an. Itxaso Paya RuizEli Zaldua BarquinMaddi Ane Txoperena IribarrenAinara Ieregi AranburuIzarne Zelaia Arratibel eta Maider Arregi Markuleta arituko dira kantuan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Gai jartzailea, Leire Vargas Nieto.

Bigarren kanporaketa maiatzaren 13an izango da Erratzuko Elkartean. Aroa Arrizubieta BarredoMaddi Sarasua LaskaraiIdoia Granizo UribarrenaJanire Arrizabalaga MunduateEli Pagola Apezetxea eta Iruri Altzerreka Martinez arituko dira kantuan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Gai jartzailea, Ane Ezenarro Beristain izango da.

Finala, berriz, maiatzaren 27an izango da, Oñatiko Verduri Hall Gaztelekuan egingo da 17:00etatik aurrera. Kanporaketa bakoitzetik sailkatutako hiru bertsolariek abestuko dute bertan. 

Eskuratu hemen sarrerak

Kanporaketetako sarrerak 8 euro balio ditu eta finalekoak 10. 

Señora hitzarekin, ahaldunduta dagoen emakume indartsuaren irudia azpimarratu nahi dute antolatzaileek. Horrez gain, belaunaldien arteko aliantzak sendotzea ere bada Señora Sariketaren helburua, ahalduntze kolektiboaren bidetik, lurraldetasuna aintzat hartuz. Katekorratzaren irudiarekin “señora guztiak” ordezkatu nahi dituzte.

Sariketaren inguruko informazio guztia Twitter eta Instagram sare sozialen bitartez eskuratu daiteke, @senorasariketa kontuan. 

III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da