II. Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketa martxan da

II. Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketa –

II. Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketa

Bertsolari idiazabaldarra omentzea eta herrian bertsozaletasuna hauspotzea dira sariketaren xedeak.

Idiazabalgo Bertso Taldeak II. Florentino Goiburu Bertso-paper lehiaketa abiatu du. Martxoaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira sortak.

Bi kategoriatan banatu dute lehiaketa. A kategorian 2009 eta 2012 urteen artean jaiotakoek hartuko dute parte, bi urteok barne. B kategorian, berriz, 2008 urtean eta honen aurretik jaiotako guztiek. A kategoriako parte-hartzaileek lau bertso edo zortzi kopla aurkeztu beharko dituzte, eta B kategoriakoek sei bertso edota hamabi kopla. Bi kategorietako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa izango da, gainera, bertsoen doinua zehaztea. 

Oroigarria eta dirusaria egongo dira jokoan bi kategorietan.

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, idiazabalgobertsotaldea@gmail.com helbidean, lana zein mailatan aurkezten den adieraziz. Lehiaketaren oinarriak Idiazabalgo Bertso Taldearen blogean kontsulta daitezke.

Sari banaketa martxoaren 28an egingo dute.

II. Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketa

II. Florentino Goiburu bertso-paper lehiaketa