Igandero, Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzera –

Programak ordutegiari eutsiko dio: igandeetan emitituko da, 15:00etatik aitzin.

 

Denboraldi berria hasi zuen Hitzetik Hortzera telebista programak pasa den igandean. Udaberrira bitarte izango dira saioak, 26 atal orotara. Lehen txanpan Bertsolari Txapelketa Nagusia izango da protagonista nagusia. Saioetako bertso sorta esanguratsuenak entzun eta ikusi ahal izango dira igandero Hitzetik Hortzeran. Lehen saioa pasa den igandean emititu zen.

 

Urtarriletik aurrera ohiko formatura itzuliko da saioa, eta plazako bertsoak ekarriko ditugu. Horrekin batera, gonbidatu bat izango du programa bakoitzak eta bere bizitza eta jardunari buruz hitz egiteaz gain, bertsolaritzarekin duen harremana azalduko digu. 

Bertsozale Elkarteko hedapen-taldeak egingo du Hitzetik Hortzera. Jexux Mari Irazu, Beñat Gaztelumendi, Felix Irazustabarrena, Gaizka Azkarate, Luix Gurrutxaga, Eneritz Urkola eta Haritz Arrizabalaga.

Beraz, bihar, 15:00etan, jarri Hitzetik Hortzera ETB1en saioetako bertsoaldi onenez gozatzeko.

Hitzetik Hortzera

Hitzetik Hortzera