Ibai Amillategik irabazi du Gernika-Lumoko saioa

Ibai Amillategik irabazi du Gernika-Lumoko saioa –

Gernika-Lumoko Lizeo antzokian ospatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Gernikarra gailendu da, eta ondorioz, zuzenean sailkatu da finalaurrekoetara.
 
Ibai Amillategik irabazi du Gernika-Lumoko saioa
 

Ibai Amillategi Omaetxebarria izan da puntu gehien batu dituena: 479 puntu. Horrela, azaroaren 25ean Lemoan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

 

  • Ibai Amillategi Omaetxebarria——- 479
  • Bittor Altube Sarrionandia————- 472.5
  • Mikel Retolaza Etxebarria————- 455
  • Arkaitz Zipitria Mendizabal———- 443.5
  • Julen Ibarguengoitia Ordorika—– 438.5
  • Iker Garitagoitia Astigarraga——- 434

 

Itxaro Juaristi Olaetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.

Ibai Amillategik irabazi du Gernika-Lumoko saioa