Helduentzako bertso emanaldiak

Helduentzako bertso emanaldiak

Azken aldian entzule helduentzat bideratutako hainbat bertso emanaldi sortu dira, formato ezberdinetan, eta Euskal Herri osoan barna dauden bertsozaleaeentzako eskuragarri: batetik antolatutako saio batera joan nahi izanez gero, baina baita antolatu nahiko balute ere. Lankuren atarian dago emanaldi hauen inguruko informazioa: tematika, bertsolariak, zeintzuk diren behar teknikoak, iraupena… Gutxi batzuk dakartzagu hona:

Helduentzako bertso emanaldiakTESTURAK. BERTSO SAIO LITERARIOAK

Hainbat idazleren etsa sortzaileren testuak hartuko ditugu ahotan eta bertsotan; gure eztarrietatik bidea egin ondoren zure belarrietara iritsiko direnak. Bertsolari eta gai-emaile talde anitz batek hartuko du parte testutik testura, zabaletik estura ets eskutik eskura jarri nahiean sormenaren freskura. Testutik testura: testuak nork bere egiten dituenean, testurak baitira

Nori zuzenduta: Helduei

Partaideak: Gai jartzaile eta lau bertsolari (Ane Labaka, Oihana Iguaran, Nerea Elustondo, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Maialen Akizu, Eli Pagola, Amaia Agirre, Roso Lazkano, Ainhoa Agirreazaldegi, Maider Arregi, Izarne Zelaia, Saioa Alkaiza,…

Lekua: Kanpoan zein barruan (leku bilduak badira hobeto).

Behar teknikoak: Bi mikro eta bi monitore.

 

 

ZEIN ONGI BIZI ZEN ULISES

Helduentzako bertso emanaldiakXabier Amurizak, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, arrakasta handiz estreinatu zuen Zein ongi bizi zen Ulises izeneko emankizuna. Ordubete inguruko “dibertimentu arioso bat”. Ahots solista baten aria narratibo bat. “Ariosoa” izan daiteke “airosoa” ere. Monologo literario bat, bost zatitan banatuta. Zatitik zatira pare bat minutuko tarteak, arreta laxotzeko lain, eta ez galtzeko beste. Bat-batean konturatu nintzen Ulises nintzela. Horrela hasten den kondairak postari-mezulari baten 24 orduko egun bat biltzen du, non, pertsonaia eta abentura ugarietan zehar, herri-jakituriaren eta jakituria kultuaren konbinazio bat garatzen baita. autoreak dioenez, “umorea baztertu gabe, ingenioa bilatzen da”.

Nori zuzendua: Helduei.

Partaidea: Xabier Amuriza

Lekua: Areto itxiak, txikiak eta goxoak.

Iraupena: 70 min

Beharrak: Mikro bat

Helduentzako bertso emanaldiakESPUELA NAHI. BERTSOA, ANTZERKIA ETA UMOREA

 “Espuela nahi, espuela nahi, atian atzian espuela nahi…”. Ze litzateke bizitza zerbitzaririk gabe? Haiek dira gure psikologo, haiek gure desio ezkutuen asetzaile. Bertsolariak kamarero paperean jarriko ditu ikuskizunak eta posizio pribilegiatu horretatik kantatuko diote entzuleari. Entzuleen artean, ordea, denak ez dira ikusle inuzenteak izango. Tartean izango da zerbitzarien lana zailtzen tematuko den aktoreren bat… 

Antzerkia, bertsoa eta musika uztartzen dituen saio interaktiboa da “Espuela nahi”. Testuingurn umoretsua sortzea helburu duen saioa: giro informaletarako aproposa.

Nori zuzenduta: Helduei

Partaideak: Bi bertsolari: Jon Martin eta Xamoa eta bi antzerkilari: Andion Iturbide eta Eñaut Gantxegi.

Lekuak: Elkarteak, tabernak…

Iraupena: 60 min inguru

 

BERTSO MARRAZTUAK

“Bertso marraztuak” emanaldi berezi eta aproposa duzue. Karikaturgile/bertsolari batek (Unai Gaztelumendi) eta bi bertsolarik osatzen dute taldea. Karikaturgilea marrazten hasiko da, eginen dituen marrazkiak izanen dira proposatutako gaiak, eta bertsolariek hauen haritik tiraka eginen dituzte beren lanak. Atal desberdinak deskribatuko dituzte marrazkiek, egoera hipotetiko bat, aktualitateko gai bat…Horretaz gain, bueltan dauden pertsona batzuk hautatu eta hauen karikaturak eginen ditu karikaturgileak, bertsolariek nortasuna bilatzen saiatuko dira bertaratuen irriak eraginen dituztelarik.

Nori zuzenduta: Publiko osoari.

Partaideak: Unai Gaztelumendi karikaturgilea eta bi bertsolari.

Lekua: Kultur etxeak, elkarteak, plaza…

Iraupena: 70 min.

Beharrak:Bi mikro eta pizarra bat.

Azken honen emanaldia Eltziegon ikusteko aukera izango da, larunbat honetan, euskararen egunean.

Helduentzako bertso emanaldiak

Helduentzako bertso emanaldiak