Hasi da Gelatik Plazara, Gipuzkoako bertso eskolen sariketa

Gelatik Plazara –

Gelatik Plazara
Arg: Azkoitia GUKA

Hirugarren  urtez antolatu du ekimena Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak, bertso eskolekin elkarlanean. 14 urte baino gutxiago dauzkaten gazteek parte hartzen dute bertan. “Ikasleek bertsoarekin gozatzeko gune bat izatea du helburu eta jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko dien aisialdiko ekimena izango da”, adierazi dute antolatzaileek. Horretaz gain, nabarmendu dute eskolarteko txapelketara iritsi aurretik zubi lana egiteko ere balio duela egitasmoak.

Bi kategoria ezberdinetan hartu ahalko da parte sariketan: LH mailan, batetik, eta DBH mailan, bestetik. Talde bakoitzean 2-4 lagun artean elkartu beharko dira. 250 bertsolari gaztek hartuko dute parte saioetan, eta honakoak izango dira egin beharko dituzten lanak.

LH mailan:

  • Agurra taldeka.
  • Puntu erantzunak oinak emanda.
  • Bi oin emanda koplak osatzea.
  • Kopla txikian irakaslearekin ofizioa.
  • Gaia emanda kopla osatzea.

DBH mailan:

  •  Agurra taldeka.
  •  Lau oinekin bertsoa.
  • Bukaera emanda bertsoa 8 Handian.
  • 2 koplako ofizioa.
  • 3 punturi erantzun kopla neurrian.
  • 3 koplako ofizioa.

Gelatik Plazara

Gelatik Plazara