Hasi da Arabako Binakako Txapelketa
13 bertso puntuagarri kantatu ditu bertsolari bakoitzak; bikote bakoitzak 26, beraz. Iñaki Viñaspre eta Unai Andak lortu zuten puntu gehien, 469. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:
Iñaki Viñaspre eta Unai Anda: 469 puntu
Felipe Zelaieta eta Xabi Igoa: 453.5 puntu
Andere Arriolabengoa eta Xabier Antia: 426 puntu
Bederatzi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna izan da Izarrako aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Aitor Jimenez.
Araian antuan aritutako 3 bikoteak honakoak izan ziren:
Eli Zaldua Barquín (Gasteiz) – Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)
Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) – Manex Agirre Arriolabegoa (Aramaio)
Peru Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) – Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz)
Bikote bakoitzak 26 bertso osatu ondoren, Manex Agirre eta Martin Abarrategik lortu zuten puntu sorta altuena, 474 puntu. Puntuazioak ondorengoak izan dira:
Martin Abarrategi – Manex Agirre : 474 puntu
Peru Abarrategi – Beñat Garaio : 469 puntu
Eli Zaldua – Aitor Ugarte: 434 puntu
Bederatzi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Nieves Del Alamo izan da Araiako Andra Mari aretoko aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Iker Elexpuru, Egoitz Iradier eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Aitor Jimenez.
Datorren larunbatean, hilaren 24an, Oionen, hirugarren final laurdena jokatuko da.