Haritz Mujika irabazle IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketan
Haritz Mujika irabazle IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketan
Bigarren saria Amaia Agirrerentzat izan da. Gazte mailan, berriz, Beñat Zeberio irabazle eta Amets Aizpurua bigarren.
Asteasuko bertsolariarentzat izan da IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehikaetako txapela. Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak eta Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak antolatzen dute lehiaketa. Aurtengo edizioko gaia Ahotsa izan da. Ahotsaren historia izeneko bertso sorta izan da sari nagusia jaso duen bertsopaper sorta. “Gaiari eman dion tratamendu originalagagatik, darabilen teknikaren txukuntasunagatik eta sorta osoan mantentzen duen erritmo eta orekagatik” eman diote saria epaimahaiak azaldu duenez.
Bigarren saria Amaia Agirrerentzat izan da Ahotsak egiten gaitu nor lanarekin. «Gaia lantzerakoan emandako hitzari atera dizkion aurpegien aniztasunagatik eta haietako bakoitza azaltzeko darabilen estiloagatik» saritu dute.