Hala Bedi irratiko Bertxoko irratsaioaren eguna ospatu dute

Duela 21 urte jaio zen programa, eta urriaren 26an elkartu ziren urtebetzea ospatzeko.

Hala Bedi irratiko Bertxoko irratsaioaren eguna ospatu dute –

Hala Bedi irratiko Bertxoko irratsaioaren eguna ospatu dute

Hala Bediren tabernan abiatu zen eguna, eguerdiko 12etan, bertso eta jaki artean. Xedea duela urte zenbait antolatu zuten “Bertxorakeriketa” lehiaketaren formatua berreskuratzea zen. Bertso-poteo luze bati aurre egiteko sabela bete behar zuten aurretik, beraz. 
 
Hasieran, bikoteka abestu zuten taberna bakoitzean bata bestearen aurka bertxokotarrek emandako gai bati erantzuna emanez. Hispanitate eguneko bertso saioa, juergetako ligoteoak, ETB… Poteoaren bigarren zatian ordea erronka ezberdinak jarri zitzaizkien bertsolari bikoteei: Rikardok ez dituen pegatinak topatzea, etxeko giltza sortak lapurtzea… 

Beheko Sua elkartean bazkaldu zuten, eta oturuntzaren ondoren mikro irekia jarri. Amaitzeko, Liburutopiatik antolatutako bertso paper txapelketako finalisten emanaldia izan zuten bertsozaleek. Finalista ziren Ainhoa Garzia Monterok, Iker Legorburu Arregik eta Rikardo Gonzalez de Durana Alzolak euren bertso sortak abestu zituzten eta publikoaren txalo artean iragarri zuten irabazlea, Iker Legorburu Arregi.

Bertxoko irratsaioa entzun nahi duenak piztu dezala irratia asteazkenero, 104.7FM, Hala Bedi irratian.

Hemen Ruben Argotek ateratako argazkien galeria.

Hala Bedi irratiko Bertxoko irratsaioaren eguna ospatu dute