Gorka Pagonabarragak irabazi du Igorreko kanporaketa

Gorka Pagonabarragak irabazi du Igorreko kanporaketa –

Lasarte aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du durangarrak.
 
Gorka Pagonabarragak irabazi du Igorreko kanporaketa
 

Bertsozalez bete da gaur Igorreko Lasarte aretoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa ikustera. Aforoak %100ean dauden lehenengo saioa izan da, gainera. Gorka Pagonabarraga izan da puntu gehien batu dituena eta Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

  1. Gorka Pagonabarraga Agorria…482,5
  2. Julen Arzanegi Erezuma………….460,5
  3. MIkel Goiriena Larrazabal……….448,5
  4. Ibai Amillategi Omaetxebarria…..448,5
  5. Garazi Navarro Ugarteburu……..418,5
  6. Ander Ucelay Aristi…………………416

Beñat Vidal Gurrutxagak egin ditu gai-jartzaile lanak eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Garazi Mendoza Agirrek, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

Gorka Pagonabarragak irabazi du Igorreko kanporaketa