Gora egin dute lagunarteko eta plaza libreko saioek
Gora egin dute lagunarteko eta plaza libreko saioek –
Xenpelar Dokumentazio Zentroak jasotako datuek diotek 2022ko lehen seihilekoan izandako bertso saio kopurua 2019kora dezente hurbildu dela, eta elkarteak azpimarratzen du “martxotik maiatzera bitarteko epea aintzat hartuz gero, aurtengo datuak hobeak izan dira kopuruari dagokionez”.
Pandemia garaian ia desagerturik egon eta ekua berreskuratzen ari direnak, oro har, bi eta hiru bertsolarien artean egiten diren saio motak dira, zalearengandik oso hurbil; otordu bueltan egiten dira lagunartekoak eta herriko plazan edo kalean egin ohi dira librekoak. Horiek ikustera eta entzutera 36.500 zale inguru joan dira plazara, XDZtak bildutakoaren arabera.
Lagunarteko eta libreko saioen itzulerak ez du desorekatu gizon eta emakume bertsolarien parte-hartzean: %53 dira gizonezkoak eta %47 emakumezkoak.
Hona hemen lau urteotako bilakaera erakusten duen grafikoa, eta horietan, lehen seihilekoetan, izan diren datuak erakusten dituen taula.