Gipuzkoako Txapelketa: Zumarraga eta Elgoibar

Gipuzkoako Txapelketa: Zumarraga eta Elgoibar –

Zumarraga

Gipuzkoako Txapelketa: Zumarraga eta Elgoibar

Zumarragako Zelai Arizti Aretoan jokatu zen larunbatean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena. Oraingoan ere aurretik agortu ziren sarrera guztiak. Unai Mendizabalek lortu zituen puntu gehien, 449.5 puntu, eta, ondorioz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean abestuko du zizurkildarrak. Puntuazioak:

  • Unai Mendizabal Jauregi……….449.5
  • Nerea Elustondo Plazaola……..439.5
  • Iñigo Izagirre Urteaga…………..419
  • Mikel Tapia Aierbe……………….417
  • Eli Pagola Apezetxea……………416
  • Iker Ormazabal Ojeda…………..378

 

 

Zortziko Handia

Zortziko txikia

Puntu erantzunak

Hamarreko
txikia

Kartzela

Guztira

U. Mendizabal

91

90

64.5

94.5

109.5

449.5

N. Elustondo

95.5

89

59.5

99.5

96

439.5

I. Izagirre

88

84

63.5

85.5

98

419

M. Tapia

94.5

83.5

53.5

90.5

95

417

E. Pagola

90

90

55

95

86

416

I. Ormazabal

85

82

41

85.5

84.5

378

 

Iker Iriarte Iribar aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi aritu da.

 

Elgoibar

Gipuzkoako Txapelketa: Zumarraga eta Elgoibar

Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu zen igandean azken aurreko final-zortzirena. Sarrerak agortuta zeuden bezperatik. Ane Labakak lortu ditu puntu gehien, 458,5 puntu. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Elgoibarko puntuazioak:

  • Ane Labaka Mayoz……………….458,5
  • Jokin Uranga Isuskiza……………443,5
  • Eñaut Martikorena Lizaso……..437
  • Iñaki Gurrutxaga Zubimendi….430
  • Unai Gaztelumendi Arandia…..424,5
  • Endika Igartzabal Murua……….403,5

 

 

Zortziko Handia

Zortziko txikia

Puntu erantzunak

Hamarreko
txikia

Kartzela

Guztira

A. Labaka

98.5

96

63

98.5

102.5

458.5

J. Uranga

97.5

90.5

61.5

103

91

443.5

E. Martikor.

92.5

88

76

80

100.5

437

I. Gurrutxa.

87

99

58

89.5

96.5

430

U. Gaztelu.

85.5

91.5

59.5

96

92

424.5

E. Igarzabal

85

87

54.5

88.5

88.5

403.5

 

Aurkezle lanak Ane Ezenarro Beristainek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.

 

Lasarte-Orian jokatuko da azken final-zortzirena

Urriaren 5ean jokatuko da Lasarte-Orian Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena,  eta bertan erabakiko da zeintzuk kantatuko duten final-laurdenetan. Larunbaterako zein hurrengo saioetarako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Lasarte-Oriako saioa Manuel Lekuona Kultur Etxean jokatuko da, 17:00etan hasita. Kantuan arituko den seikotea:

 Aitor Salegi Martija
 Eneko Araiztegi Agirre
 Iñaki Zelaia Irazusta
 Mikel Artola Izagirre
 Oier Aizpurua Olaizola
 Unai Izagirre Etxeberria

Final-zortzirenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:

 Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
 Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
 Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
 Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
 Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Gipuzkoako Txapelketa: Zumarraga eta Elgoibar