Gipuzkoako Txapelketa: Oñati eta Amasa-Villabona

Gipuzkoako Txapelketa: Oñati eta Amasa-Villabona –

 

Hasi da Gipuzkoako Txapelketa, eta jada igaro dira lehenengo bi geltokiak: Oñati eta Amasa-Villabona.

 

OÑATI

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehen final-zortzirena jokatu zen larunbatean Oñatiko Santa Ana Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Mujikak.
 

Bete egin zen aretoa, sarrera guztiak agortuta. Haritz Mujika asteasuarrak lortu ditu puntu gehien, 447 puntu. Beraz, urriaren 20an Irunen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Oñatiko puntuazioak:

  • Haritz Mujika Lasa………………..447
  • Maider Arregi Markuleta………..436
  • Felix Zubia Olaskoaga………….428.5
  • Amaia Iturriotz Etxaniz………….416.5
  • Aratz Igartzabal Bidegain……..403
  • Andoni Mujika Izagirre………….380.5

 

Aurkezle lanak Iban Narbaiza Cevidanesek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Ane Errazkin Aranburu aritu da.

Gipuzkoako Txapelketa: Oñati eta Amasa-Villabona

 

AMASA-VILLABONA

 

Amasa-Villabonako Gurea Antzokian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-zortzirena gaur. Hemen ere sarrerak aurretiaz agortuta zeuden eta bete egin da aretoa; sasoi ederrarekin eta bertsozaleen interes handiz abiatu da, beraz, aurtengo txapelketa Gipuzkoan.

Beñat Iguaranek lortu ditu puntu gehien, bere herrian, 440,5 puntu. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Amasa-Villabonako puntuazioak (taula osoa behean):

  • Beñat Iguaran Amondarain……….440,5
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga……..433,5
  • Maialen Akizu Bidegain…………….432,5
  • Iban Urdangarin Lardizabal……….420,5
  • Oier Etxeberria Zubimendi………..408,5
  • Odei Lopez Larrauri………………….392,5

Aurkezle lanak Eresti Oiarbide Muruak egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.

Gipuzkoako Txapelketa: Oñati eta Amasa-Villabona

Gipuzkoako Txapelketa: Oñati eta Amasa-Villabona