[Gipuzkoako Txapelketa] Irun eta Andoaingo saioetatik, Eibarrera eta Azpeitira

Irun eta Andoaingo saioetatik, Eibarrera eta Azpeitira –

Andoain

Andoaingo Bastero Kultur Gunean hasi zen final-laurdenetako fasea. Eñaut Martikorenak lortu zituen puntu gehien, 476. Beraz, azaroaren 17an Arrasaten jokatuko den final-erdian kantatuko du. 

Irun eta Andoaingo saioetatik, Eibarrera eta Azpeitira

  1. Eñaut Martikorena Lizaso………476
  2. Iban Urdangarin Lardizabal……467
  3. Unai Mendizabal Jauregi………..460,5
  4. Iñaki Apalategi Astigarraga……458,5
  5. Asier Azpiroz Iztueta…………….458,5
  6. Beñat Iguaran Amondarain……447

 

Inaxio Usarralde Arantzadi aritu zen aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan ziren: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi aritu ziren.

Puntuazioak:

 

 

8H

8tx

6motz

10tx

kartzela

Guztira

Eñaut Martikorena Lizaso

86.50

102.00

95.50

90.50

101.50

476.00

Iban Urdangarin Lardizabal

103.00

93.50

95.00

91.00

84.50

467.00

Unai Mendizabal Jauregi

97.00

90.50

91.50

96.00

85.50

460.50

Iñaki Apalategi Astigarraga

95.50

95.50

93.00

85.50

89.00

458.50

Asier Azpiroz Iztueta

97.50

88.50

88.50

91.00

93.00

458.50

Beñat Iguaran Amondarain

87.00

95.00

98.50

78.50

88.00

447.00

 

Irun

Amaia Kultur Zentroan jokatu zen final-laurdenetako bigarren txanpa. Agin Laburuk lortu zituen puntu gehien, 495. Azaroaren 17an Arrasaten jokatuko den final-erdian kantatuko du. Hauek izango dira gaurko saioan bertsolariek lortutako puntuazioak:

Irun eta Andoaingo saioetatik, Eibarrera eta Azpeitira

  1. Agin Laburu Rezola……………….495
  2. Beñat Lizaso Alberdi……………..455,5
  3. Haritz Mujika Lasa………………..455,5
  4. Unai Gaztelumendi Arandia……451,5
  5. Iñigo Izagirre Urteaga……………445,5
  6. Maider Arregi Markuleta………..425,5

Aurkezle lanetan Iban Narbaiza Cevidanes aritu zen eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan ziren: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro eta Joxemari Altuna Berridi aritu ziren.

Puntuazioak:

 

8H 

8tx 

6motz 

10tx 

 

kartzela 

 

Guztira 

Agin Laburu Rezola

95.00

91.50

97.00

107.50

104.00

495.00

Beñat Lizaso Alberdi

89.50

96.50

93.50

89.50

86.50

455.50

Haritz Mujika Lasa

92.50

89.00

102.00

96.00

76.00

455.50

Unai Gaztelumendi Arandia

93.50

92.50

88.00

86.50

91.00

451.50

Iñigo Izagirre Urteaga

93.00

81.00

96.00

89.50

86.00

445.50

Maider Arregi Markuleta

90.50

90.00

75.50

86.50

83.00

425.50

 

Asteburu honetan: Eibar eta Azpeitia

Eibarren Coliseo Antzokian izango da saioa, larunbatean, 17:00etan hasita. Hurrengo bertsolariak ariko dira kantuan:

  •   Jon Maia Soria

  •   Gorka Maiz Alustiza

  •   Jokin Uranga Isuskiza

  •   Unai Muñoa Amundarain

  •   Felix Zubia Olaskoaga

  •   Mikel Tapia Aierbe

     

    Aurkezle lanak Itziar Etxezarreta Arakistainek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz, Joxemari Altuna Berridi eta Ane Errazkin Aranburu ariko dira.

    Igandean, urriaren 27an, berriz, Azpeitiko Soreasu Antzokian jokatuko da final- laurdenetako saioa, 17:00etan. Sei bertsolari hauek izango dira oholtzan:

  •   Alaia Martin Etxebeste

  •   Oihana Iguaran Barandiaran

  •   Nerea Elustondo Plazaola

  •   Iñigo Mantzizidor Larrañaga

  •   Iñaki Gurrutxaga Zubimendi

  •   Amaia Iturriotz Etxaniz

    Aurkezle lanak Imanol Artola Arretxek egingo ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izango dira: Maite Sukia Olano, Zigor Leunda Eizmendi, Amaia Otxotorena Gamio, Oihana Aranguren Etxaniz eta Mikel Beloki Urkizu. Idazkari lanetan, berriz Joxemari Altuna Berridi eta Silvia Etxaniz Alberdi ariko dira.

    Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

    Final-laurdenetako saioetan bertsolariek egin beharreko lanak honakoak izango dira:

  • Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso
  • Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
  • Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
  • Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso

Sarrerak salgai daude, beti bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta, aurrez agortzen ez badira, txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira larunbatean zein igandean, 16:00etatik aurrera.

Informazio gehiago:

 

  Webgunea: www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa

  Sare sozialak:

  • o Facebook: Gipuzkoako Bertsozale Elkarteao Twitter: @GBertsozale / #GBTX19
    o Instagram: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

     Posta elektronikoa: gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus

Irun eta Andoaingo saioetatik, Eibarrera eta Azpeitira
Irun eta Andoaingo saioetatik, Eibarrera eta Azpeitira