Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko epea ireki da

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko epea ireki da –

Otsailaren 13ra arte eman ahalko da izena
 
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko epea ireki da
Arg: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea
 

XLII.edizioa opsatuko du aurten Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak. Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eta Ikastolen Elkarteren arteko elkarlanaren fruitua da ekimena. Aurten ere bi atal ezberdinduko dira, idatzizkoa eta bat-batekoa.

“Idatzizkoaz Ikastolen Elkartea arduratuko da eta online izango da, bat-batekoa berriz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuko du eta bertso afari formatua berreskuratzeko saiakera egin nahi da (beti ere osasun egoerak uzten duen neurrian)”, adierazi dute antolatzaileek.

Bat-batekoan 14-18 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dute parte. Egutegia:

Kanporaketak:

-Martxoak 18
-Martxoak 25
-Apirilak 1
-Apirilak 8

Finala: apirilak 29.

Parte hartzaileek kanporaketetan egin beharreko lanak hauek izango dira:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka/hirunaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
– Binaka/hirunaka, gaia emanda 3na kopla.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

Finaleko lanak berriz, ondorengoak:

-Hasierako agurra (nahi den neurrian).
-4 oinak emanda, 8ko txikian bertso bat.
-Binaka, gaia emanda, 8ko txikian bina bertso.
-Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
-Bakarka: puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
-Bukaerako agurra (nahi den neurrian).

 

Bat-batekoan parte hartzeko izen emateko galdetegi bat bete beharko da otsailaren 13a baino lehen. Horretarako klikatu hemen.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko epea ireki da