Gipuzkoako Eskolarteko finala apirilaren 12an izango da, Lasturren
Bertsolari Aldizkaria
2024-03-28
Gipuzkoako Eskolarteko finala –
Usadioari fidel, Itziarko Lastur auzoan ospatuko da Gipuzkoako Eskolarteko finala, apirilaren 12an. Oiartzunen egin zen eskolartekoaren azken saioa, Girizia Elkartean. Danel Etxeberria tolosarra gailendu zen bertan, eta ondorioz, finalean nork abestuko duen ere zehaztuta gelditu zen:
- Kattalin Arabolaza (Xenpelar)
- June Aiestaran (GoiBe-Harituz)
- Sustrai Goenaga (GoiBe)
- Danel Etxeberria (Harituz)
- Joanes Azpillaga (Erniarraitz)
- Egiar Otegi (Xenpelar)
Finaleko afarirako txartelak eskurgarri daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Honako ariketak egin beharko dituzte bertsolariek afalosteko saioan:
- Lau oinak emanda, 8ko txikian, bertso bat.
- Binaka, 8ko handian, bina bertso.
- Binaka, 8ko txikian, bina bertso.
- Banaka, puntu bati erantzun 8ko txikian; eta gaia emanda bertso bat, gehienez 10eko handian.
Bertsolari gazteek asteburu pasa geratzeko aukera izango dute Lasturren bertan. Horretarako izena eman behar da ondorengo loturan: https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/lasturizenematea2024/view