Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, puntuz-puntu
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, puntuz-puntu –
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak zabaldutako prentsa oharra:
Ura, egurra eta harria. Errekako ura errotara ekarri eta errotarria bueltaka-bueltaka jartzen du, etenik gabe, egun eta gau. Aleak apurka-apurka eroriko dira, eta xehatuko, irin bihurtu arte. Eta bizibide bihurtuko da eskulanaren emaitza. Nekez aurkituko ditugu bi errota edo errotarri berdin-berdin. Bakoitzak du bere moldea, bere izaera bereizgarria.
Halatsu funtzionatzen du bertso mugimenduak ere. Etenik gabe, eta bueltaka-bueltaka. Bertsozalearen etengabeko emaria da errota mugiarazten duena, bertsolaritza aleka-aleka elikatzen duena.
Sormena da bertsolariaren emaria. Ale ederrak dakartzana. Molde eta izaera bereizgarri horien guztien erakusgarri izan nahi du, irailaren 14an, Oñatin hasi eta, abenduaren 14an, Donostian amaituko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak.
Goza dezagun, beraz, eskulan horren emaitzarekin.
EZAUGARRI NAGUSIAK
– Irailaren 14tik abenduaren 14ra bitartean, hiru hilabeteko epean, 16 saio jokatuko dira: 7 final-zortziren, 5 final-laurden, 3 finalaurreko eta finala.
– 48 bertsolarik hartuko dute parte 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan.
– Joan den maiatzean jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea eta, bertan, 84 parte hartzailetik 34k eskuratu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txartela. Horiei, aurrez txartel hori bereganatuta zuten 14 bertsolari batuko zaizkie. Orain dela lau urteko txapelketan lortu zuten horiek sailkatzea, ordukoan, gutxienez, finalaurrekoetara iritsita.
– Epaile taldea, une honetan, 16 lagunek osatzen dute, gai jartzaile taldea 15ek eta lau lagun ariko dira idazkari lanak egiten.
SARRERAK
– Saio guztietako sarrerak irailaren 2an jarriko dira salgai www.bertsosarrerak.eus webgunean. Saioen egunetan ere jarriko dira salgai, aretoan bertan. Txarteldegietan,
finaleko sarrerak ere izango dira. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek eta 6-16 urte artekoek prezio berezia izango dute.
– Saioetako sarrerez gain, Bertsozale Elkarteko bazkideek bonua erosteko aukera izango dute. Bonuak saio guztietara joateko aukera emango du, finalera izan ezik.
TXAPELKETA NON JARRAITU
– www.bertsozale.eus Bertsozale Elkartearen webguneak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren inguruko azpiatal berezia izango du eta bertan aurkituko dituzu xehetasun guztiak: albisteak, egutegia, argazkiak, puntuazioa, sintonia…
– www.bertsoa.eus Ohi bezala, sareko plazak jarraipen berezia egingo dio Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari eta saioen laburpenak ikusi ahal izango dira bertan.
– #GBTX19 Twitter, Facebook eta Instagram sare sozialen bitartez ere emango dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren berri, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen profiletan, #GBTX19 traola erabiliz.
SINTONIA ETA IRUDIA
2019an, 100 urte betetzen dira Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zela. Hori dela-eta, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak keinu txiki bat egin nahi izan die Pello Errota eta Mikaela Elizegi bertsolari asteasuarrei eta sintonia eta irudia sortzeko abiapuntu gisa hartu du urteurrena.
2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sintonia Don Inorrez musika taldeak egin du. Sintonia, irailaren 7an, Asteasun, parte hartzaileekin egingo den aurkezpen festan aurkeztuko da, txapelketako aldizkariarekin batera.
Irudia eta diseinu lanak, berriz, Lanku Kultur Zerbitzuak erakundeak sortu eta garatu ditu.
BERTSOLARIEK EGIN BEHARREKO LANAK:
Final-zortzirenak:
Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Final-laurdenak:
Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Finalaurrekoak:
Binaka, gaia emanda, hamarreko handian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Finala:
Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
Buruz burukoa
Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.
GAI JARTZAILE TALDEA:
Aitor Alkorta Azkue
Ane Ezenarro Beristain
Asier Iriondo Eguren
Eresti Oiarbide Murua
Iban Narbaiza Cevidades
Iker Iriarte Iribar
Imanol Artola Arretxe
Inaxio Usarralde Arantzadi
Ion Zaldua Brit
Irati Agirreazaldegi Garzia
Itziar Etxezarreta Arakistain
Maddi Labaka Mayoz
Saroi Jauregi Aiestaran
Unai Belaustegi Bedialauneta
Uxune Areizaga Aranberri
EPAILE ETA IDAZKARI TALDEA:
Aitor Gereñu Agirre
Amaia Otxotorena Gamio
Ane Errazkin Aranburu
Bakarne Urreaga Etxeberria
Eneritz Azkue Basurko
Felix Irazustabarrena Arsuaga
Gorka Segurola Dorronsoro
Iñigo Legorburu Arregi
Ion Martinez Ugarteburu
Joxemari Altuna Berridi
Karlos Ibarguren Olalde
Leire Beloki Lizarralde
Maite Sukia Olano
Martin Aramendi Arana
Mikel Beloki Urkizu
Mikel Lersundi Ayestaran
Mikel Urteaga Azkue
Oihana Aranguren Etxaniz
Silvia Etxaniz Alberdi
Zigor Leunda Eizmendi