Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14ean hasiko da Urretxun
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14ean hasiko da Urretxun –
Asier Azpiroz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Goizane Alvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako diputatuak aurkeztu dute txapelketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Sailkapen fasea atzean utzita, irailean 48 bertsolari ariko dira kantuan (34k sailkapen fasean eskuratu dute txartela, gainontzeko 14ek duela bost urteko txapelketan). 16 saio ospatuko dira, abenduaren 14an Donostiako Illunben jokatu den finala barne.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Gipuzkoako lehen-bertso eskolaren 50. urteurrena izango dute gogoan. Udaberriko faserako sortu zuen irudiari hirugarren dimentsio bat eman dio Unai Gaztelumendik.
Saio guztietako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean.